97 captures
13 Sep 2006 - 30 Dec 2025
Apr MAY Jun
13
2012 2013 2014
success
fail

About this capture

COLLECTED BY

Organization: Internet Archive

The Internet Archive discovers and captures web pages through many different web crawls. At any given time several distinct crawls are running, some for months, and some every day or longer. View the web archive through the Wayback Machine.

Collection: Wide Crawl started April 2013

Web wide crawl with initial seedlist and crawler configuration from April 2013.
TIMESTAMPS

The Wayback Machine - http://web.archive.org/web/20130513142443/http://eu.wikipedia.org/wiki/Antzinako_Egipto
 




Antzinako Egipto

 

Wikipedia(e)tik
 

Hona jo: nabigazioa, Bilatu  
Kefrenen piramidea (IV. dinastiakoa) eta Gizako Esfinge Handia (K. a. 2500 inguru)

Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean sortutako antzinateko zibilizazioa zen, gaur egun Egiptok hartzen duen eremuan gutxi gorabehera. Zibilizazioa K. a. 3150 inguruan sortu zen, Goi eta Behe Egipto politikoki bateratzean lehenengo faraoiaren agindupean, eta 3000 urtez iraun zuen. Bertako historia garai egonkorretan banatzen da, Inperio edo Erresuma izenekoak, garai ezegonkorrek bananduak, Tarteko Aro izenekoak. Azken inperioaren ostean, zibilizazioa gainbehera lasai baina jarraian sartu zen, atzerritarrek herrialdearen agintea hartu baitzuten. Faraoien agintaldia K. a. 31n amaitu zen ofizialki, Erromatar Inperioak Egipto konkistatu eta probintzia bihurtu zuenean.

Antzinako Egiptoko mapa, non Aro Dinastikoko hiri eta leku nagusiak agertzen diren (K. a. 3150 - K. a. 30).

Antzinako Egiptoko zibilizazioaren arrakasta Nilo ibaiaren aldaketetara ongi moldatzetik dator. Ibar emankorraren ureztatze kontrolatuak uzta oparoak eragin zituen, gizartearen eta kulturaren garapen handia eragin zutenak. Horrela, administrazioek edo gobernuek meatzaritza sustatu, idazkera sistema sortu eta nekazaritza zein eraikuntza elkarlana bultzatu zituzten, eta inguruko giza taldeekin merkataritza garatu eta gerra garaipenak lortu zituen, eskualde osoko zibilizazio nagusia bihurtzeraino. Ekintza hauek sustatzen eta antolatzen elite kultural eta militarra sortu zen (eskribak, apaizak, administratzaileak) egiptoarren batasuna ziurtatzen zutenak, erlijio konplexu baten inguruan.

Antzinako egiptoarren lorpen ugarien artean daude matematika sistema konplexuak, meatzaritza aurreratua, behaketa eta eraikuntza hainbat eraikin monumental altxarazteko (piramideak, tenpluak eta obeliskoak) teknika garatuak, faiantza eta beiraren teknologia zehatza, medikuntza sistema praktiko eta eraginkorra, literatura forma berriak, ureztatze eta nekazaritza sistema emankorrak, eta munduko lehen bake hitzarmena. Egiptok ondare iraunkorra utzi zuen: artea eta arkitektura kopiatua izan da beste hainbat estiloren oinarri izan arte, artelanak mundu osoan daude barreiatuta, euren arrasto monumentalek hainbat bidaiari eta idazle inspiratu dituzte eta erlijioak eragin handia izan du gure munduaren ikuskeran.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Eye of Horus bw.svg
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Niloren ertzean eta basamortuko oasietan haitzetan zizelkatutako aztarnak ageri dira. K. a. 10. milurtekoan, ehiztari-biltzaile eta arrantzale kulturak zereal-ehotzaile kultura baztertu zuen. Klima aldaketaren eta gehiegizko abeltzaintzaren eraginez, Egiptoko larreak idortzen hasi ziren etaK. a. 8000 inguruan, Sahara agerrarazi ziren. Gizataldeak Nilo ertzerantz migratu eta nekazaritzan oinarritutako gizarte zentralizatuagoa sortu zuten. [1]

K. a. 6000 inguruan, kultura neolitikoa Nilo haranean sustraitu zen. [2] Garai honetan, kultura aurre-dinastiko ugari independenteki garatu ziren Goi eta Behe Egipton. Badarian kultura eta hurrengo Naqada aroak Egiptoko zibilizazio dinastikoaren aurrekaritzat hartzen dira. Egiptoar hieroglifo zaharrenen aztarnak Naqada III garaiko buztinezko ontzietan agertzen da, Aro Aurre-dinastikoan, K. a. 3200 inguru. [3]

tAwy ('Bi Lurrak')
N16
N16

Erresuma bateratua K. a. 3150 inguruan sortu zuen Menes erregeak, 3000 urtez Egipton agindu zuen dinastia saila hasiz. Garai honetan, egitoarrek herrialdeari tawy izena eman zioten (Bi Lurrak) eta, geroago, kemet (Lur Beltza, Niloren goraldiak utzitako lur beltz eta emankorragatik). Aro luze honetan, bertako kultura berezia garatu zen, batez ere erlijio, arte, hizkuntza eta ohituretan. Egipto bateratuaren lehenengo bi dinastiek Inperio Zaharraren oinarriak finkatu zituen (K. a. 2700-2200), ezaguna garai hartan eraiki ziren piramideak direla eta (ezagunenak III. dinastiako Djoserren piramidea eta IV. dinastiako Gizako piramideak).

Tarteko Lehen Aroak nahasmen politikoari bidea eman zion 150 urtez. Geroago, Niloren goraldi handiagoek eta agintearen indartzeak garai oparoak ekarri zituen Inperio Ertainean, K. a. 2040 inguruan, eta Amenemhat III.a faraoiaren erregealdian gailurrera iritsi. Tarteko Bigarren Aroan, hikso semitikoen agintaldia ekarri zuen, atzerritarren lehena. Hikso inbaditzaileek Behe Egipto bereganatu eta hiriburu berria sortu zuten: Avaris. Baina Goi Egiptoko faraoiak, Ahmosis I.ak, agintetik bota eta XVIII. dinastia sortu zuen eta hiriburua Menfisetik Tebasera lekualdatu.

Inperio Berria (K. a. 1550 - 1070) XVIII. dinastiarekin hasi zen, Egipto nazioarteko potentzia bihurtuz eta eremu luze-zabalena eratuz, Nubiako Gebel Barkal mendiraino iritsiz eta Sortaldeko lurralde batzuk bereganatuz ekialdean. Garai honetakoak dira mundu mailan ezagunak diren faraoi batzuk: Hatshepsut, Thutmosis III.a, Akhenaton eta Nefertiti emaztea, Tutankhamon eta Ramses II.a. Historiako lehen monoteismoaren agerpen ezaguna garai honetakoa da, Aton jainkoaren inguruan. Beste nazioekiko harreman ugariek ideia berriak ekarri zituen Inperio Berrira. Hainbat gizataldek lurraldea inbaditu zuten (libiarrek, nubiarrek eta asiriarrek), baina egiptoarrek kanporatzea lortu zuten.

XXX. dinastia izan zen bertako agintarien azkenekoa faraoien garaian. K. a. 342an, pertsiarrek Naktanebo II.a garaitu eta agintea hartu zuten. Geroago, Egipto mazedoniarren esku erori zen, 2000 urteko atzerritarren agintaldia hasiz.

Kultura [aldatu]

Erlijioa [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Antzinako Egiptoko erlijioa

Hilen Liburua, hildakoaren hilondoko bidaldian lagungarri.

Egiptoko erlijioa politeista zen, hau da, jainko batengan baino gehiagorengan sinesten zuten. Hasieran, animalia itxurako jainkoak gurtzen zituzten, jainko zoomorfoak esaten zaiena. Animaliarik erabilgarrienak eta sakratuenak jainkotu zituzten, esate baterako krokodiloa, Niloren ur-goraldia iragartzen zuena; ibisa, sugeak jaten zituen hegaztia...

Hiri eta probintzia bakoitzak bere jainkoak zituen, eta batzuk Egipto osoan gurtzen ziren. Famatuenak, Ra, Amon, Osiris, Isis, Horus eta Thot ziren. Amon zen jainko gorena.

Oraindik zutik dira egiptoar jainkoei eskainitako tenpluak. Handiena Karnakeko Amonen Tenplua da, Luxor hirian dagoena.

Artea eta arkitektura [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Arkitektura egiptoarra

Edfuko tenplua.

Egiptoarrek tenplu, piramide, obelisko, hilobi ederrak utzi dituzte. Hala ere, kolonialismoaren ondorioz, hainbat obra Europa eta Amerikako museoetan daude gaur egun.

MEDIKUNTZA Oso garatua zegoen era zientifikoan eta herritar guztiei eskainia zegoen ezberdintasunik gabe. Garaiko mediku onenak ziren eta arazorik gabe nahasten zituzten, medikuntza zientifikoa eta espirituala. Gainera, mota askotako medikuak zeuden.

Nekazaritza [aldatu]

Egiptoarrek bazekiten ondo Nilo ibaia aprobetxatzen. Aspalditik ertzetako ahateak eta txoriak ehizatu eta uretan arrantzan aritzen ziren. Baina, nekazaritza garatuko bazen, ur-goraldia kontrolatu beharra zegoen.

Horregatik, dikeak eta ubideak eraiki zituzten, urei eusteko. Lan horiek egin ahal izateko, kalkulua eta geometria garatu eta egutegi bat egin zuten.

Horrela aprobetxatzen zituzten ur-goraldiak: uholde bat zetorrenean, urez betetzen zuen lehorra zena. Gero ur hori behera joaten zen, eta ura egon zen lekuak limoz estalitako soroak bihurtuak ziren. Azkenean uzta bilketa egin, eta bi ertzeetan soroak zituzten.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Midant-Reynes, Béatrix. The Prehistory of Egypt: From the First Egyptians to the First Kings. Oxford: Blackwell Publishers.
  • The Nile Valley 6000-4000 BC Neolithic (The British Museum, 2005, 2008-08-21)
  • Bard, Kathryn A. Ian Shaw, ed. The Oxford Illustrated History of Ancient Egypt. Oxford: Oxford University Press, 2000. 69 or.
  • Ikus, gainera [aldatu]

    Kanpo loturak [aldatu]

    Commons-logo.svg
    Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
    Antzinako Egipto


    "http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Antzinako_Egipto&oldid=3623501"(e)tik eskuratuta 

    Kategoria: 
    Antzinako Egipto
    Ezkutuko kategoriak: 
    Ca.wikipedian nabarmendutako artikuluak
    En.wikipedian nabarmendutako artikuluak
    Pt.wikipedian nabarmendutako artikuluak
     

    Nabigazio menua

     

    Tresna pertsonalak



    Kontu berria sortu
    Izena eman/Saio-hasiera
     



    Izen-tarteak



    Artikulua

    Eztabaida
     


    Aldaerak








    Ikusketak



    Irakurri

    Aldatu

    Historia ikusi
     


    Ekintzak












    Nabigazioa




    Azala

    Komunitatea

    Albisteak

    Aldaketa berriak

    Ausazko orria

    Laguntza

    Dohaintza egin
     



    Inprimatu/esportatu




    Liburu bat sortu

    PDF gisa jaitsi

    Inprimatzeko bertsioa
     



    Tresnak




    Honanzko lotura duten orriak

    Lotutako orrietako aldaketak

    Fitxategia igo

    Orrialde bereziak

    Lotura iraunkorra

    Orri honen datuak

    Artikulu hau aipatu
     



    Beste hizkuntzak




    Afrikaans

    Alemannisch



    Aragonés

    العربية

    مصرى

    Asturianu

    Azərbaycanca

    Boarisch

    Žemaitėška

    Беларуская

    Беларуская (тарашкевіца)

    Български



    Brezhoneg

    Bosanski

    Català

    Mìng-dĕ̤ng-nḡ

    Cebuano

    کوردی

    Česky

    Чӑвашла

    Cymraeg

    Dansk

    Deutsch

    Zazaki

    Ελληνικά

    Emiliàn e rumagnòl

    English

    Esperanto

    Español

    Eesti

    Estremeñu

    فارسی

    Suomi

    Võro

    Français

    Furlan

    Frysk

    Gaeilge



    Galego



    Gaelg

    עברית

    ि

    Fiji Hindi

    Hrvatski

    Magyar

    Հայերեն

    Interlingua

    Bahasa Indonesia

    Ilokano

    Íslenska

    Italiano



    Basa Jawa







    Kurdî

    Коми

    Latina

    Лезги

    Lietuvių

    Latviešu

    Олык марий

    Baso Minangkabau

    Македонски



    Монгол



    Bahasa Melayu

    Mirandés



    Nnapulitano

    Plattdüütsch

    Nedersaksies



     

    Nederlands

    Norsk nynorsk

    Norsk bokmål

    Occitan



    Polski

    پنجابی

    Português

    Runa Simi

    Română

    Русский

    Русиньскый

    Sicilianu

    Srpskohrvatski / српскохрватски



    Simple English

    Slovenščina

    Gagana Samoa

    Shqip

    Српски / srpski

    Svenska

    Kiswahili

    ி



    Тоҷикӣ



    Türkmençe

    Tagalog

    Türkçe

    Татарча/tatarça

    Українська

    اردو

    Vèneto

    Tiếng Vit

    Winaray



    ייִדיש

    Yorùbá

    Vahcuengh





    Bân-lâm-gú



    Edit links
     





    Orrialdearen azken aldaketa: 17:56, 8 martxoa 2013.

    Testua Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziari jarraituz erabil daiteke; baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea. Xehetasunen berri izateko, ikus erabilera-baldintzak.
     


    Pribazitate politika

    Wikipediari buruz

    Lege oharra

    Mugikorreko bista
     


    Wikimedia Foundation
    Powered by MediaWiki