Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Kapela: 5 eta 10 cm arteko altuerakoa, normalean hiru lobulukoa eta oinaren gainean alderantzikatuta, eta ertza apur bat uhindua. Kolore arre-beltzaxkak kanpoaldetik (himenioa) eta zurixka-grisaxka barne aldetik.
Hanka: Zilindrikoa, barnehutsa, 3,5 eta 5 cm artekoa, zuri-grisaxka zikina edo kapelaren kolore berekoa, baina argiagoa, luzetara oso ildaskatua, eta barrunbe zabalak osatzen.[2]
Haragia: Mehea, apur bat elastikoa, baina hauskorra, usaingabea eta zaporegabea.
Etimologia:Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Lacunosa epitetoa ere, latinetik dator, "lacuna" hitzetik, barrunbea esan nahi du. Oinaren barrunbeagatik.
Helvella leucopus, oin zuri eta leunekoarekin. Helvella crispa, oin zimur eta zurikoarekin eta kapela zurixkakoa edo horixka-arrexkakoarekin. Helvella sulcata delakoak antz handiagoa du, baina bere koloreak, bai kapeluan bai oinean, beltzagoak dira.[4]